3 eta 5 urte arteko umeentzat, 40 leku izango dira Urdulizko kultur etxean. Goizeko 10:00etatik 14:00etara hainbat jarduera egingo dute bertan. Halere, 10 familiak eskatuz gero, Udalak haurtzaindegi-zerbitzua jarriko du goizeko 08:30etik aurrera. Era berean, 6 eta 12 urte arteko 75 gaztetxok Plentziako eta Gorlizko hondartzetan gozatzeko aukera izango dute. Autobusa osasun-etxean edo udaletxean hartu beharko dute 09:30ean, eta 14:30erako bueltan joango dira. Eskaria eskaintza baino handiagoa bada, izena eman dutenen artean zozketa egingo lukete, hilaren 19an, 18:30ean, kultur etxean.