Urdulizko liburutegian ikasteko ordutegia luzatuko dute

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 15a, 13:57

Urdulizko liburutegiak asteburuetako ordutegia luzatuko du maiatzean eta ekainean. Ikasleei azterketa garaian gune hori ikasketa gela gisa erabiltzeko aukera ematea da horren arrazoia.

Hain zuzen ere, liburutegiak hamar ordu gehiago irekiko du asteburu bakoitzean: zapatuetan, 16:00etatik 21:00etara, eta, domeketan, 09:00etatik 14:00etara. Liburutegiak zapatu goizetan irekiko du betiko moduan, 09:30etik 14:00etara, eta ordutegi hori ez da aldatuko. Beraz, ohi baino hamar ordu gehiago izango dira astebururo; 70 ordu guztira, bi hilabeteetan.

Maiatzeko eta ekaineko asteburu guztietan, aipatutako ordutegia ezarriko da, maiatzaren 23 eta 24ko asteburuan izan ezik, liburutegia udal hauteskundeetarako erabiliko baita, eta ez da, hortaz, ikasketa gela gisa eskainiko.  Horrela, maiatzeko hiru asteburutan eta ekaineko lautan irekiko da liburutegia, ikasleen azterketen prestakuntza-aldiari laguntzeko asmoz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun