Taldekideen DNI txartelaz gainera, Urdulizen erroldatutakoen izen-abizenak beharko dituzte antolatzaileek. Izan ere, deialdiaren oinarrietan zehaztu dutenez, aurkeztutako taldeetan zenbat eta urduliztar gehiago egon, orduan era aukera gehiago edukiko dute banda horiek Andra Mari jaietan jotzeko. Bitartean, homofoboak, arrazistak edo sexistak izan daitezkeen kantak jotzen dituztenak deialditik kanpo daudela argi utzi dute Urdulizko jai-batzordetik. Zein talde arituko den eta zein ez uztailaren lehenengo astean jakinaraziko dute.
Behin aukeraketa egin eta gero, jai batzordearen betebeharrak izango dira musika kontzertuak ondo atera daitezen bermatzea, taldeei laguntzeko bere eskuetan dagoen dena eskaintzea eta emanaldiak komunikabideetan zabaltzea.