Boxeo izarrak
Lehenengoan, 52,5 kiloko pisuagaz, Basakickeko Eneritz Borinaga plentziarra ahaleginduko da "Nany" Suarez asturiarra menderatzen. Suarez birritan izan da Espaniako txapeldun. Hortaz, Borinagak "erronka itzela" izango duela aurreikusi dute. Plentziakoa, 27 urtegaz, EAEko txapeldun izan zen 2013an, luma-pisuan, besteak beste. Pasa den maiatzean, berriz, brontzea lortu zuen Espainiako txapelketetan, oilar-pisuan. Beste hiru konbatetan, ostera, aipagarriak dira aurtengo EAEko txapeldunak: Ibon Larrinaga itzubaltzetarra, pisu arinean; Espainiako hirugarrena ere izan da. Diego Valtierra getxoztarraren aurka lehiatuko da. David Barros, pisu astunean. Eta Guillermo Rivero algortarra, pisu erdiastunean. Amaitzeko, K1 konbate neoprofesional bi izango dira. Bertan, borroka zaila izango du Espainako k1 amateur txapela jantzi berri duen Mikel Sortino getxoztarrak.