Javier Bilbaok gainontzeko zinegotziei eskertu die alkatetzan berretsi izana eta "Urdulizen alde lan egiteko bada" bere taldea "zazpikoa barik hamaika zinegotzikoa izango" dela, agindu du. Izan ere, bai Antuñanok eta baita Dabi Zuazuak eskatu diote gehiengo osoaren erabilpen txarrik egin ez dezan. Biak ala biak agertu dira "herritarren alde jarduteko" EAJgaz "kolaboratzeko prest".