Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak 1,1 milioi euro bideratuko du Urdulizen ur-biltegi berri bat jartzeko. Lanak 2017an hasiko dira, eta hurrengo urtean amaitzea aurreikusi dute. Ur Partzuergoko batzar nagusiak horrela agindu du onartutako Hornikuntza eta saneamenduko azpiegituratarako inbertsio-programa-n: "Urdulizen, biztanleriaren nahiz probintzia-ekipamendu berrien hazkundea dela-eta, udalerria hornitzeko biltegi erregulatzailea izatea gomendatzen da. Edukiera 6.000 m³-koa izango da, eta 144 metroko kotan jarriko da, sistemak gehienez onartzen duena".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!