Santa Mariñeko haitzetan, basoa landatuko du Udalak

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 26a, 13:15

Santa Mariñe haitzak. © URDULIZKO UDALA

Urdulizko Udalak 69.816 euro inbertituko ditu, Santa Mariñe haitzen magalean bertoko zuhaitzakaz baso bat landatu eta hazteko. Basoak 11.514 metro koadroko azalera hartuko du, aspaldi negutegiak zeuden lur-sail bitan. Udalak zabaldu duenez, hainbat helburu bete gura du ekimenagaz: herriko birika berdea bilakatzea haitzen ingurua; udalerriak urtero sortzen dituen 10.000 bat tona CO2 orekatzea; bertoko hegaztiak berreskuratzea, esaterako belatza, sai zuria, hontza eta belea; eta herriko inguru ho­ri leheneratzen jarraitzea. Izan ere, aurtengo ekimena azken urteotako hirugarrena da. 2012an eta 2014an, harrobi zaharrak berreskuratu zituzten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun