Blues gaua izango da gaur Urdulizen

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 3a, 18:18

Ekimenaren kartela.

Marcos Coll Band-ek blues doinuez beteko du gaur gauean Urduliz. 21:00etatik aurrera, Marcos Coll bera, Daryl Taylor, Jan Hirte eta Carlos Dalelane laukoteak joko du Urdulizko kultur etxean. Sarrera 6 euroan eros daiteke. Coll galiziarra da eta 10 urte daroatza Berlinen bizitzen eta bertako White Trash aretoan lan egiten. Besteak beste, arrakasta handia izan du Mexikon "Suave Patria" filmaren soinu-bandagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun