Urko Etxebarrik irabazi du Urdulizko jaietako kartel lehiaketa

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 8a, 10:00

Urko Etxebarrik egindako kartela. © URDULIZKO UDALA

Urdulizko Andra Mari jaiak irailean izango badira ere, daborduko badago festak iragarriko dituen kartela. Urko Etxebarri Llaguno izan da jai-batzordeak antolatutako lehiaketaren irabazlea. Hori dela eta, Etxebarrik 400 euro erdietsi ditu sari gisa. Era berean, Mikel Fernandezek publikoaren saria jaso du, herritarren botoei esker, 100 euro bereganatuz. Azkenik, Ainhoa Vegarentzat izango dira beste 100 euro, saririk jaso ez duen aurreneko urduliztarra izan delako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun