Zineaz ilargipean gozatzeko aukera dago Urdulizen

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 13a, 10:00

"El Gran Hotel Budapest" filmaren kartela.

"Rio 2" umeentzako animazio-filma eskainiz eman zien hasiera Urdulizko Kultur Etxeak, uztailaren 7an, udako zinema-jardunaldiei. Eguraldia lagun bada behintzat, martitzenero pelikula batez gozatzeko aukera egongo da, 22:30etik aurrera, kultur etxe atzeko plazan, doan. Euria bada, barruan egingo dute emanaldia. Hala, bihar "El Gran Hotel Budapest" (2014, AEB) komedia proiektatuko dute, gaztelaniaz. Eta aste bat beranduago, "Hanburgesa zaparrada", euskaraz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun