Sabin Merino aurrelari urduliztarra Athleticeko lehenengo taldeko kide da daborduko. Baina, oraingoz, denboraldi-aurrerako baino ez. Orain arteko Bilbao Athleticeko kapitainak hilaren 15ean abiatuko ditu bere entrenamenduak, Ernesto Valverde "Txingurri"-ren agindupean. Athleticek 35 jokalari ditu gaur egun, eta "Txingurri"-k hainbatetan azaldu du 23 kideko taldea gura duela. Hitz zuhurrak izan ditu Merinoz: "indartsua eta azkarra da, baloratu beharra daukagu".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!