Hilaren 15era arte ordain daiteke trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 4a, 18:25

Hainbat auto, Igeltzeran. © URDULIZKO UDALA

Urduliztarrek irailaren 15era arte dute aukera, Udalari trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko. Interesen bat dutela uste dutenek errolda azter dezakete udaletxeko bulegoetan bertan, eta, hala badagokio, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak edo alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte. Borondatezko epea gaindituta, hilaren 16an nahitaezko epea hasiko da, ordaindu beharrekoari gainkargua eta interesak gehituz.

Non eta zelan ordaindu

Ordainketa helbideratuta dutenek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko, baldin eta bankuaren helbideratze kontuari eutsi badiote. Udalak tramitatuko du euren ordainketa. Helbideratutako ordainagiriak datorren eguenean, uztailaren 10ean, kargatuko dira kontuan.

Ordainketa helbideratuta ez dutenek, berriz, etxean jasoko dute hainbat inprimaki. Horiek honako bankuren batean aurkeztu ahal izango dute: Kutxabank, BBVA, La Caixa edo Banco Santander. Bertan, beharginei leihatiletan eman edo kutxazain automatikoetan eskaneatu ahal izango dute, barra kodea erabiliz.

Era berean, ordainketa Internetez egin daiteke, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-sistema bidez: www.euskadi.net/mipago

Inprimaki barik egotekotan

Udalak gogoarazi duenez, "inprimaki sorta ez jasotzeak edo ordaintzeko borondatezko epearen barruan ez jasotzeak ez du ezarritako epearen barruan ordaintzeko beharretik salbuesten. Inprimaki sorta jaso ez edo galtzen bada, Urdulizko Udaletxera joan beharko da bila".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun