Urdulizko kultura tailerretan izena emateko epea irekita

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 4a, 19:20

Urdulizko Kultur Etxea. © URDULIZKO UDALA

Udaren amaiera ate joka dugu, eta horregaz batera ikasturte berriaren hasiera. Hori horrela, martxan dira 2015-2016 ikasturterako tailer ezberdinetan parte hartzeko izena emateko epeak, Urdulizko Kultur Etxeak antolatzen dituen tailerretan, berbarako. Ikastaroak udalerrian eta kanpoan erroldatutako lagunei begirakoak izango dira; hala ere, ohi legez, bertokoek lehentasuna eta prezio bereziak izango dituzte. Interesa dutenek honako tailerrak izango dituzte aukeran: zur-lanketa, trikitia, puntu eta kakorratza, yoga, ehoziri-lanak, joskintza, ekialdeko dantza, dantza aerobikoa, musika eta mugimendua, helduentzako pianoa, umeentzako pi­anoa, helduentzako margotzea eta umeentzako margotzea; kultur etxera jo beharko dute horietakoren batean izena emateko. Matrikula, ostera, udaletxean ordaindu beharra dago, eta gero ordainagiria eta izena eman izanaren  orria kultur etxean aurkeztu. Kurtso bakoitzak prezio bat du, eta ordainketa egiteko, dena batera edo zatika pagatu ahal izango da.

Ikastaro eta tailerrak

Izen-emate fitxa

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun