Probaren kartela
Urtero legez, Urdulizko Andra Mari jaiakaz batera 23 urte azpikoentzako Andra Mari txirrindularitza sari nagusia egingo da gaur arrastian. 16:00etatik aurrera, txirrindulariek 114 kilometrori egin beharko diote aurre, aurten inauguratuko duten ibilbide berritik: zirkuitua Urdulizko elizatik aterako da eta Unbeko gaina eta Gatika pasa ostean atzera buelta egingo du, elizara. Txirrindulariek lau buelta eman beharko diote zirkuituari. Iazko lasterketa Ion Ander Insaustik irabazi zuen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!