Alain Santamariak irabazi du Urdulizko sari nagusia

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 9a, 19:40

Alain Santamaria, txapela buruan, Javier Bilbao Urdulizko alkateagaz. © PUNTA GALEA TXIRRINDULARITZA ELKARTEA

Alain Santamaria txirrindulari erri­oxarra nagusitu zen atzo Urdulizko 23 urte azpikoentzako Andra Mari txirrindularitza-sari nagusian. Santamaria Telcom-Gimex talde nafarraren partaideak esprintean irabazi zien Xabier San Sebastiani eta Jose Maria Rodriguezi; hurrenez hurren Euskadi Fundazioaren eta Caja Ruraleko txirrindulariak dira. 114 kilometroko zirkuituan, Unbeko gainak eta Euskadiren eta Caja Ruralen arteko demak eragin handia izan zuten etapa mugituan. Urdulizko proba puntuagarria da Lehendakari Txapelketarako, eta horren sailkapen nagusiko buru Jonathan Lastra da, Caja Ruraleko txirrindularia.

Urdulizko Andra Mari Sari Nagusiaren sailkapena

1. Alain Santamaria (Telcom-Gimex) 2:50:26
2. Xabier San Sebastian (Euskadi Fundazioa-EDP) d.b.
3. Jose Maria Rodriguez (Caja Rural-RGA) d.b.
4. Jon Irisarri (Euskadi Fundazioa-EDP) 25 segundora
5. Jonathan Lastra (Caja Rural-RGA) d.b.
6. Hector Carretero (Lizarte) d.b.
7. Iker Azkarate (Caja Rural-RGA) d.b.
8. Ibai Azurmedi (Euskadi Fundazioa-EDP) d.b.
9. Josu Zabala (Caja Rural-RGA) d.b.
10. Oskar Malatsetxebarria (Cafe Baque-Campos) 55 segundora

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun