Urdulizko gaztelekuaren urtebetetzea ospatuko dute bihar

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 25a, 12:40

Ekimenaren kartela.

Bihar, zapatua, Urban Jaia egingo dute Urdulizko gaztelekuan, gazte aisialdiko zentroaren lehenengo urteurrena ospatzeko. Bertoko begiraleek eta gaztelekuan dabiltzan kuadrillek hainbat lantalde eratu dute egitaraua antolatu eta gauzatzeko. Hortaz, iragarri dutenez "%100 Urdulizen egina" izango da. Gainera, neska-mutilak whatsapp bidez dabiltza lagun eta ezagunei deialdia zabaltzen, parte har dezaten. Besteak beste, pintxo-lehiaketa, kontzertua, disko-festa, just-dance eta afaria izango dira.

Urban Jaiaren egitaraua

17:30-18:30 Pintxo lehiaketa.
18:30-19:30 Kustomizazio tailerra.
19:00-20:00 Just dance saioa.
20:00-21:30 gazte kontzertua.
21:00 Afari gaztea.
21:30-22:00 DisKo-festa. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun