Aukeraketa horregaz, batzorde osoa EAJko kideakaz osatuta egongo da, kontuetarako batzorde berezian gertatzen ez den bezala. Bertan, bilkuran parte hartzen duten alderdi politiko guztien ordezkariak daude. Gauzak horrela, aniztasun gehien duen batzordea da. Ahal Dugu-ko ordezkariek aniztasun hori eskatu dute Ur Partzuergoaren gainerako organoetan; presidente berriak agindu du aztertzeko gaia izango dela hori.
Zuzendaritza-batzordea Udal Sareako administrazio-kontseilua izango da. Udalerrietako bigarren mailako sareak kudeatzen dituen enpresa da Udal Sarea, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko menpekoa.