Zirkulazio-aldaketak
Sopelarako noranzkoan: Urdulizko udaletxearen ingurutik Aita Gotzon kaletik etorriz gero, behin Kultur Etxearen ondoko biribilgunea igarota, ibilgailuek eskumaranzko lehenengo sarrera hartu beharko dute, Basterretxe kaletik. Kale horren amaieran, ezkerrerantz hartu beharko dute, eta aurrez aurre joan Antsonekoa kaletik, Barrikako Bidea kaleraino. Bertan, ezkerrerantz hartu beharko dute, eta kale horretatik jarraitu, errepide nagusira heldu arte, berriro Aita Gotzon kalean.
Plentzia-Mungiarako noranzkoan: Sopelatik etorriz gero, Garbigunearen ondoan dagoen biribilgunea igarota, autoek lehenengo kalea hartu beharko dute ezkerrerantz: Barrikako Bidea. Kale horren amaieran, eskuinerantz hartu beharko dute, eta Antsonekoa kaletik jarraitu, Torre kaleraino. Bertan, eskumarantz hartu beharko dute, eta errepide nagusiraino jarraitu, Aita Gotzon kalera.