Diziplina horretan, txakurraren entrenatzaileak disko bat botatzen du airera, txakurrak salto egin eta harrapa dezan. AEBetan, milioi bat txakurregaz praktikatzen dute, gaur egun. Euskal Herrian ere hasi da zabaltzen, eta, besteak beste, Gasteizek Europako txapelketa hartu zuen, pasa den irailean. Ekimena Urdulizko Merkatarien Elkarteak eta hainbat dendarik antolatu dute; sarrera doakoa izango da. Erakustaldiaz gainera, tailerra ere emango dute, eta unea gogoratzeko argazkia atera ahal izango da.