Urduliztik atera barik, ibilalditxo lasaia eta osasungarria egingo dute. Hurrenez hurren bisitatuko dituzte Errementariñe, Haurreskola, Antsonekoa plaza, Artadi auzunea eta Goieta kalea, udaletxera bueltatu aurretik. Denera, ibilbidea 2.570 metrokoa izango da, eta ordu erdi inguru emango ei dute ibilaldian. Amaitzean, hamaiketakoa ipiniko dute, eta umeei opari bana emango diete.