Gabonak Uribe Kostan

Barikuan amaituko da Urdulizko gabon-postalen lehiaketa

Iker Rincon Moreno 2015ko abe. 17a, 18:15

Urdulizko kultur etxea. © URDULIZKO UDALA

Aurreko urteotan legez, aurten ere 4 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzako Gabon-postalen lehiaketa antolatu du Urdulizko Udalak. Bihar, barikua, izango da lanak entregatzeko azken eguna. Horretarako, posta bidez edo eskuz postalak Urdulizko kultur etxera eroan beharko dira, 20:00ak baino lehen. Epaimahaiaren erabakia abenduaren 21ean, astelehena, ezagutzera emango dute eta hurrengo egunetik urtarrilaren 6ra arte, lanak ikusgai egongo dira kultur etxean bertan.

Gabon-postalen lehiaketako oinarriak

Parte hartzaileak: 
4 eta 14 urte bitarteko umeak aurkeztu daitezke.

Lanak: 
Irudien gaia “Gabonak” izango da. Marrazteko betiko teknikak ez ezik, diseinu digitala be onartuko da. Lanak argitarabakoak izan beharko dira, eta ezin dira beste lehiaketa baten sarituak izan. Antolakuntza ez da egile-eskubideak direla eta erantzule egingo.

Aurkezpena: Lanetan ez da izenik eta izenperik ipiniko. Hurrengo datu hauek gutun-azal itxi batean ipini beharko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Lanak korreoz zein bertora ekarri ahal dira:
Urdulizko kultur etxea. Aita Gotzon 16, bis. 
48610 Urduliz. Tel.: 946 763 631.

Epea: 
2015eko abenduaren 18ko 20:00ak arte.

Epaimahaia: 
botu-kopuru handiena izango dute kontuan. Erabakia apelaezina izango da. Originaltasuna eta adin bakoitzeko irudi kalitatea edukiko dira kontuan. Oinarrietan azaltzen ez diren gauzei irtenbidea aurkitu behar diete, eta oinarri hauek irakurtzean sortu daitezkeen zalantzei bere bai.

Erakusketa: Lanak abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra egongo dira ikusgai Urdulizko kultur etxean. Erakusketaren lekua erakusteko dagoen lanen kopurua baino txikiagoa balitz, epaimahaiak ebatziko du zeintzuk erakutsi eta zeintzuk ez.

Epaitza: 
2015eko abenduaren 21ean jakingo da.

Saria.: Diru txartela, Sopelako Dimplex liburudendan material didaktikoengatik aldatzeko.

Oharrak: Lan irabazlea kultur etxean geratuko da. Sari barik geratu diren lanak urtarilaren 7tik 31ra batu beharko dira. Epe hori bukatuta, batu ez diren lanak kultur etxekoak izatera pasatuko dira. Antolatzaileak ondo jagongo ditu aurkeztutako lanak, baina galtzen badira edo apurtzen badira, ez da erantzule egingo. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak dauden moduan onartzea dakar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun