Lehiaketa Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta HIRUKAk antolatzen dute, Uribe Kostako hainbat udalegaz (Leioa, Berango, Getxo; eta Makomunitatea) eta zenbait elkartegaz (Bizarra Lepoan, Berbots, Aitxu!, Leioako berbalagunak) elkarlanean. Literatur ekimenaren helburuak dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana zabaltzea.