Eraikuntza lanez ACR enpresa arduratu da. Eraikinak soto eta lau solairu ditu. Bertan, 28 etxebizitza, garaje eta gordeleku daude, 2.908,06 m2-ko superfiziean. Kontratazioa 2013ko abenduan egin zuen kooperatibak. Urdulizko Udal Gobernuaren ustez, ekimena "babestutako etxebizitza sortzeko udal apustuaren azken adibideetako bat da", udalerrian dagoen "etxebizitza eskaerari erantzun" gura diona.