Sarrerak daborduko eros daitezke Txiki eta Txiberri tabernetan, 30 euroan. Barikuan, Iparralden irekiko dute leihatila, 21:00etatik aurrera.
Urdulizko Udalak antolatuta, etzi, barikuan, Urdulizko Iparralde kiroldegia pilota zaleen aterpe eta topaleku bilatuko da, bertan egingo duten eskuz binakako festibalari esker. Lehenengo partida 22:00etan hasiko da eta Gorka eta Tolosa bikoteak Elordi eta Irusta bizkaitarren aurka egingo du. Halere, partida nagusia horren ostean izango da, EPELen Eskuz Binakako Txapelketaren final-laurdenak, alegia: Olaizola II. eta Urrutikoetxea Asegarceko bikotearen eta Irribarria eta Merino Aspeko tandemaren artekoa.
Sarrerak daborduko eros daitezke Txiki eta Txiberri tabernetan, 30 euroan. Barikuan, Iparralden irekiko dute leihatila, 21:00etatik aurrera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!