Pilotariek materialak aukeratu dituzte Urdulizen

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 21a, 19:17

Ezkerretik eskumara, Iker Irribarria, Miguel Merino, Aimar Olaizola II eta Mikel Urrutikoetxea, Urdulizko materialagaz. © ASEGARCE

Bihar, barikua, abiatuko da Urdulizen EPELen Eskuz Binakako Txapelketaren final laurdenetako ligaren bigarren buelta. Urdulizko Iparralde kiroldegiak hartuko du, 22:00etatik aurrera, Olaizola II. eta Urrutikoetxea Asegarceko bikotearen eta Irribarria eta Merino Aspeko tandemaren artekoa, alegia. Kontuak hala, pilotariak batu ziren atzo arrastian Urdulizen, pilotak aukeratzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun