Bikote horietatik lau baino ez dira igaroko otsailaren 5ean, barikua, jokatuko den finalera; 18:00etan izango da, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du, Euskaltzaleen Topaguneagaz batera, ETB1en saioan oinarritutako lehiaketa, nerabeen artean eskualdeko kultur ondarea ezagutarazteko.