Makilak lur jota laster, lozorrotik itzartzeko. Agate Deuna martiriari gorazarre egiteko garaua ere bada. Uribe Kostan ere hainbat hitzordu izango dira:
Otsailak 4, eguena
Getxo
18:00-21:00 Talde bi ibiliko dira kantuan. Bata, Itzubaltzeta / Romo eta Areetan, Xake plazatik abiatuta; eta bestea, Algorta eta Andra Marin, Telletxe plazan hasita.
20:00 Taldeak Areetako Xake eta Algortako Telletxe plazetan batuko dira, eta batera egingo dute kantaldia.
Erandio
18:00 Altzaga ikastolako ikasle zein gurasoek eta Kantaguneak egingo dute kantu-jira, Altzagan zehar. Ibilbidea: San Jeronimo, Mitxelena, Txinboak, Obieta, Benjamin anaia, Ibarrondo, Altzagako ibarra, Obieta, metro-geltokia, Jado, Ibarra, Obieta, Jesus Aranburu, eta Irailaren 23a plaza.
18:00 Erandioko Musika Eskola, Trabudu Dantzari taldea, Nagusien Elkartea, Iparraize Txistulari Elkartea eta Unamaz Elkartea ibiliko dira Astrabuduan barrena.
19:30 Mendibaiarte Abesbatza irtengo da kantatzera, Altzagan.
Leioa
Goizez zein arratsaldez ibiliko dira taldeak ondoko auzoetan: Lamiako, Pinueta, erdigunea, San Bartolome eta Udondo.
Sopela
12:00 / 18:00 Goizean, Larrabasterrako Urgitxieta plazan, edo arrastian, udaletxeko plazan abestu beharko dute taldeek. Baita ondorengo tabernetan ere: Laiak, La Kala, Urbaso, Setien, Señe eta Irubide.
Plentzia
18:00 Kantaldia egingo dute, Ontziola (Astillero) plazatik abiatuta.
19:00 Txokolate beroa eta bizkotxoak banatuko dituzte, Elizako plazan.
Otsailak 6, zapatua
Barrika
09:00-15:00 Auzoz auz eta baserriz baserri ibiliko dira, Aita Gotzon abesbatzak antolatuta. Kantaldiaren ostean, herri-bazkaria (porrusalda, solomoa, postrea eta edaria) egingo dute batzokian, 15 euroren truke.
Urduliz
08:30-09:00 Txori Alai elkarteko kideak Elortza kaleko 31. zenbakiko egoitzan batuko dira, egun osoan kantuan ibiltzeko.