Halere, Urdulizko Basakick klubak jakinarazi du bertoko lau kirolari igoko direla ezkerraldeko ringera: Youssef Hamyd, 60 kilo azpiko kategorian; Jorge Marti eta Diego Valtierra, 64 azpikoan; eta David Larrinaga, 90 azpikoan. Lau boxeolariek ez dute jantziko Basakicken arroparik, Urkabe Euskadi talde berriarena baino. Izan ere, Urdulizkoek konbinatu hori sortu dute MT Boxing elkarte sestaotarragaz batera. Hala, lehenengo hitzordua eguen honetan izango da, Bilbon, Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkartearen egoitzan. Bertan, boxeo-borrokaldien zozketa publikoa egingo dute. Txapelketa zapatuetan egingo dute, leku eta ordu berean; finala, hilaren 27an.
Zapatu honetan, berriz, Youssef Hamyd Basakickeko kirolariak saio bikoitza egingo du, Laukizko Kick Light eta Light Contact Sarian ere jardungo baitu. Beragaz batera, Basakickeko beste 12 lagunek parte hartuko dute.