Urdulizko posta-bulegoak ordutegia zabaldu du, zapatuetan ere bai

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 11a, 12:02

Correoseko postontziak. cc-by Sergio

Urdulizko Aita Gotzon kaleko 6. zenbakian dagoen posta-bulegoak ordutegia zabaldu du. Hala, ordutegi berria ondoko hau izango da: 11:00etatik 14:00etara, astelehenetik barikura; zapatuetan, berriz, 11:00etatik 13:00etara. Era berean, herrietako bulegoek eskaintzen dituzten zerbitzu berberak eskainiko ditu aurrerantzean.

Urdulizko bulegoak berehalako igorpenak eta nazioarteko transferentziak egiteko, eta burofaxak bidaltzeko eta hartzeko aukera emango du. Horrez gainera, posta-bulegoak paketeria-aukera den-denak eskainiko ditu. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun