Sabin Merinok berriztatu egin du kontratua Athleticegaz

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 16a, 11:40

Gaurko ekitaldiaren irudi bat. © ATHLETIC

Sabin Merino aurrelari urduliztarrak eta Josu Urrutia Athleticeko presidenteak jokalariaren kontratu berria sinatu dute gaur goizean, Ibaiganen. Hala, Merino 2019ko ekainaren 30era arte luzatuko du zuri-gorrien lehenengo taldeagaz duen harremana, gutxienez. Beste talderen batek kontratua desegitea gura izango balu, 30 milioi euro ordaindu beharko lituzke. Jokalaria "poz-pozik" dagoela azaldu du.

Sabin Merino dirdira handiz jokatzen dabil bere lehenengo denboraldia lehoien lehenengo taldean. Bi hegaletatik edo erditik eraso egiteko kapaz, hiru gol sartu ditu jokatutako 29 partidatan. Urduliztarrak 24 urte ditu eta Danok Bat taldean jardun zuen beheko kategorietan. Iaz 42 partida jokatu zituen Bilbao Athleticen eta 18 tanto sartu zituen, liga irabazteko osagai garrantzitsua. Lehenengo taldean 2015eko abuztuaren 6an estreinatu zen Europako Ligan Azerbaijango Inter Bakuren aurka
.

Sabin Merinoren deklarazioak (© Athletic)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun