Urdulizko geltokiko seinaleen, altzarien eta bulego teknikoaren proiektua onartu zuten, 528.077,71 euroko aurrekontuagaz hasieran; enpresa esleipendunak lau hilabete izango ditu kontratua betetzeko.
Era berean, obra horren gainegitura lanen barruan, Urdulizko geltokiko txartelak saltzeko eta balidatzeko sistemaren instalazioentzako lehiaketa atera du Partzuergoak, 156.453,05 euroan eta fabrikatzeko eta instalatzeko 5 hilabeteko epeagaz.