Urdulizko udalekuetan izena emateko epea zabalik

Iker Rincon Moreno 2016ko ots. 22a, 09:00
Iazko udalekuak. © ERAGINTZA

Aurtengo udalekuetan izena emateko epea zabalik dago, hilaren 29ra arte, eta Urdulizko kultur etxera jo ala euskera4@uribekosta.org posta elektronikora inskripzio-orria bidali beharko da. Azaldu dutenez, iaz ume asko kanpoan gelditu ziren, eta “hori saihesteko asmoz”, aurretiko izen-ematea egingo dute, jasotako eskariaren arabera udalekuak antolatzeko. Aurtengo udalekuak ekainean eta uztailean izango dira, 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun