Urdulizko Futbol Taldeak jakinarazi duenez, Aste Santuko opor berezi horietan umeek futbolagaz lotutako jarduerez gozatzeko aukera izango dute. Horietan bidelagun izango dituzten jagoleek dagokien titulua eta trebakuntza dauzkate. Gainera, campuseko egunen batean Sabin Merino haurrengana hurbildu eta hainbat irakaspen emango die, eurekaz jolasteaz gainera. Neska-mutilek oroigarri bana eroango dute etxera azken egunean.
Campusean, egunero 11:30ean hamaiketakoa jango dute neska-mutilek: klubak emandako zukua eta fruitua. Era berean, umeen ekipamendua osatzeko, campusak honako arropak emango dizkie parte-hartzaile bakoitzari: kirol-jertse, kamiseta, galtza labur eta galtzerdi pare bana. Halere, gaztetxoek gauza gehiago eroan beharko dute egunero. Adibidez, goizeko jardueretarako belar artifizlalera egokitutako botak eta zapatilak eroan beharko dituzte; baita zira ere, euria egiten duen egunetan. Dena den, euri asko eginez gero, kiroldegian jolastuko dute umeek.
Lehenengo txandan parte hartzeko, gurasoek 55 eta 85 euro bitartean ordaindu beharko dute ume bakoitzeko eta bigarrenean, 60 eta 100 euro bitartean. Bietara inskribatuz gero, prezioak 105 eta 150 euro bitartekoak dira. Beti ere, deskontuak izango dituzte Urduliz Futbol Taldeko jokalariek, aurretik campusen batean ibilitakoek, Urdulizen erroldatutakoek eta campusean neba-arrebaren bat duten umeek. Prezioek istripu-asegurua ere hartzen dute.
Argibide gehiagorako antolatzaileengana jo daiteke coordinador@urdulizft.com posta elektronikora idatziz edo 647 108 484 telefonora deituz eta Ikerrengatik galdetuz.