Boluntarioen laguntza eskertzeko, goiz erdian, hamaiketakoa egingo dute; bitartean, proiektu horretan urtez urte lortutako aurrerapenak ikusi eta komentatzeko aukera izango dute.
Ingurumen lanetarako boluntarioak behar dituzte Urdulizen. Hori dela eta, beste urte batez, egiteko horretarako topaketa antolatu du zapatu honetarako, hilak 30, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Hitzordua 10:00etan jarri dute, Urdulizko berotegian. Interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena cursos@uribekosta.org helbide elektronikora mezua idatziz edo 946 579 280 telefono zenbakira deituta.
Boluntarioen laguntza eskertzeko, goiz erdian, hamaiketakoa egingo dute; bitartean, proiektu horretan urtez urte lortutako aurrerapenak ikusi eta komentatzeko aukera izango dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!