Iñaki Bilbao Gaubeka preso urduliztarraren lagun batek salatu du pasa den aste-akabuan bisita ukatu ziotela. "Gara" egunkariari azaldu dionez, aspalditik lotuta zuen bisita internet bitartez, baina Zuerako espetxera ailegatu zenean ez zioten pasatzen utzi. Bilbaoren lagunak erreklamazio-orri bat eskatu zuen eta ordu eta erdi itxaroten egon zen Zaragozako espetxean, noiz sartzen utziko zain. Azkenean, ordea, laguna ikusi barik bueltatu behar izan zuen Euskal Herrira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!