Txanda bi eskainiko ditu campusak: ekainaren 27tik uztailaren 1era, eta uztailaren 4tik 8ra. Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da, eta aurreko edizioetan legez, Iparralde futbol-zelaian egingo dute. Urduliz Futbol Taldeak antolatu du.
Aurreko campusetan legez, jagoleek dagokien titulazioa izango dute eta entrenamendu bereziak izango dira atezainentzat. Gainera, umeek txango bat egin eta aukera izango dute beste campus bateko kideen aurka jokatzeko. Aste Santuan, Leioako Iñaki Saez Campuseko partaideakaz batu ziren, giro onean. Sabi Merino jokalariak campusa bisitatuko du eta sinatutako bere kamiseta bat zozkatuko du umeen artean
Aste baterako prezioa 115 eurokoa da, halere Urdulizko Futbol Taldeko jokalariek, Urdulizen erroldatutako neska-mutilek eta aurreko campusen batean parte hartu dutenek deskontua izango dute eta 100 euroa baino ez dute ordaindu beharko. Aste bietara joateko prezioa, ostera, 190 eurokoa da, eta deskontuagaz, 175 euro.
Gainera, 20 euroko deskontu berezia izango da hainbat kolektiborentzat: campusean neba-arrebak dituztenentzat eta neguko edo Aste Santuko campusean kirol-arropa hartu eta orain berriro gura ez dutenentzat.
izen-ematea honako formularioan egin daiteke.