Atzean, Gipuzkoako selekzioa utzi zuen, 01.49 minutuko tartea aterata. Urdulizko podiumaren azken maila madrildarrek zapaldu zuten, 02:15 minutura sartu baitziren. Eskualdeko ordezkaria, Elkar Kirolak taldea, sailkapenaren erdian geratu zen, 9. postua erdietsi baitzuen 17 talderen artean, irabazleekiko 03:37 minutu galduta.
Urdulizko proba Espainiako Federazioaren Sarirako ere baliagarria zenez, garaipen horri esker, sari horretarako ere nagusitu ziren EAEko txirrindulariak. Denera, 50 puntu eta lehena izatea lortu zituen Euskadiko selekzioak. Aurtengoagaz sari hori irabazten duten bosgarren aldia da; aurreko tituluak 2006an, 2007an, 2008an eta 2013an lortu zituzten. Urdulizko erlojupeko proba baino lehenago, euskal herritarrak berdinduta zeuden Gaztela eta Leonegaz.