Urdulizko lasterketan, Iñigo Elosegi eta Xabier Mikel Azparren gazte-mailako txirrindulariek hartu zuten parte, datorren astean lehiatuko duten Europako Txapelketarako prestakuntza gisa.
Urdulizko probaren ostean, hiru etapa baino ez zaizkio gelditzen Lehendakari Txapelketari: Bermeokoa, domekan, eta Oñati eta Zaldibiako probak, datorren asteko aste-akabuan. Erabateko ezustekorik ezean, Gotzon Martin Euskadi Fundazioko txirrindulariak irabaziko du sailkapen nagusia, distantzia izugarria eroaten baitio bigarren sailkatuari.
Urdulizko sailkapena
- Julián Barrientos (Infisport) 2.49.28
- David Casillas (Aldro Team) d.b.
- Jokin Exabe (Seguros Bilbao) d.b.
- Juan Antonio López-Cozar (Baqué-Campos Team) d.b.
- José María Rodríguez (Aldro Team) +0.11
- Urko Berrade (Lizarte) d.b.
- Oier Ibarguren (Parking Geltokia) +1:52
- Gorka Etxabe (Parking Geltokia) d.b.
- Xuban Errazkin (Baqué-Campos Team) d.b.
- Ibai Azurmendi (Euskadi Fundazioa – EDP) d.b.
Taldeka: Aldro Team
Tarteko helmugak: Julián Barrientos (Infisport)