Gainera, Adrián Golvanoren laguntza du. Tekniko berria pasa den aste-akabuan estreinatu zen taldearen arduran, etxean, Abantoren aurka jokatutako partidan. Ezin izan zion Alonsori garaipena eskaini, baina kakarraldoek puntu bat batu zuten Iparralde futbol-zelaian, markagailuko 0-0 emaitzari esker.
Urdulizko futbol-taldea 13. postuan dago, Ohorezko Mailan, jaitsieratik hiru puntura.