Etxebizitza tasatuen zozketan izen-ematea zabalik dago Urdulizen

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 14a, 10:53

Urdulizko Udalak etxebizitzak eskatzen dituzten gizon-emakumeen udal-erregistroan izena emateko epea zabaldu zuen joan den azaroaren 4an. Arduradunek jakinarazi dutenez, erregistro horretan izena ematea beharrezkoa da kiroldegiaren ondoan eraikiko dituzten etxebizitza tasatuen zozketan parte hartzeko.

Guztira, 35 etxebizitza eraikiko dituzte gune horretan; hala, horietakoren bat eskuratzeko interesa dutenek Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskaera, aurkeztu beharreko agiri guztiakaz batera, udaletxeko beheko solairuan, astelehenetik barikura, 08:30etik 13:30era. Hilabete bateko epea egongo da horretarako.

Hala, epea amaitu ostean, Udalak eskarien zerrenda helaraziko dio sustatzaileari. Ondoren, berak zozketa antolatuko du (oraindino ez dute eguna finkatu).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun