Hurrenez hurren bisitatuko dituzte Errementariñe, Haurreskola, Antsonekoa plaza, Artadi auzunea eta Goieta kalea, udaletxera bueltatu baino lehenago. Denera, ibilbideak 2.570 metro izango ditu, eta ordu erdi inguru-edo beharko dute ibilaldi osoa amaitzeko. Orduantxe, hamaiketakoa prestatuko dute, eta umeei opari bana emango diete.