Osakidetza: "Egoera distortsionatu gura dute sindikatuek"

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 6a, 10:20

2016ko urtarrilaren 22an, ELA sindikatuaren 60 bat delegatuk elkarretaratzea egin zuten Urdulizko ospitalean, behin-behinekotasuna eta pribatizazioa salatzeko.

Osakidetzako zerbitzuak pribatizatzearen aurka mobilizatu da egunotan sindikatuen gehiengoa. Horren aurrean, Osakidetzak berak adierazi du ez duela kudeaketa-sistema aldatu, eta ez duela egingo ere, «Osakidetza euskal gizartearen lorpena da, eta osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izaten jarraituko du», adierazi du.

Modu berean, gogoratu du Osakidetzaren eskualde-ospitaleek ez dutela arropa-biltegiaren, sukaldearen eta garbiketaren zerbitzuak bere gain hartzen. Horrez gainera, bere ustez «ez du inolako zentzurik» osasun-etxe batek kudeatzea lan bat beste enpresa batzuek «profesionaltasunez eta kostu gutxiagoan» egiten dutenean. Era berean, salatu du sindikatuek gura dutena dela funtzionario publikoen zenbatekoa «areagotzea», «ondorioz, delegatu sindikalen kopurua handitu». Osakidetzak ziurtatu du ez dela bestelako zerbitzu-motarik pribatizatuko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun