Urdulizko Andra Mari jaiek badaukate kartela daborduko

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 3a, 18:15
Jaietako kartel irabazlea.

Urdulizko Andra Mari jaiak irailean ospatuko dituzte, hilaren 4tik 17ra. Daborduko, festak iragartzeko kartela aukeratu du epaimahaiak: Amaia Gaspar García plentziarrak aurkeztu zuen lan irabazlea. Besteak beste, Sopelako jaietako kartel-lehiaketa ere irabazi berri du plentziarrak.

Bestalde, herritarrek Jasone Molina Mejias urduliztarrari eman diote sari berezia. Dena den, urduliztar batek egindako kartel onenaren saria Alfredo Rebollo Rodríguezentzat izan da, epaileen erabakiz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun