Egitaraua
Uztailak 20, eguena
- 11:30 Igoera: Eliza aurretik Santa Mariñe baselizaraino, udal-agintariakaz batera, txistulariek lagunduta.
- 12:00 Meza nagusia, eta ohorezko aurreskua.
- 13:00 Hamaiketakoa, fanfarreak alaituta.
- 18:00 Jaitsiera, Santa Mariñetik Antsonekoa plazaraino, buruhandiakaz eta dantzari-taldeakaz: Ikusgarri (Portugalete), Agurra (Algorta) eta Iratxo Gorria (Urduliz). Ondoren, talde horiek dantza-erakustaldia eskainiko dute, Antsonekoa plazan.
- 20:00 Txokolatea banatuko dute, eta, gero, erromerian dantza egiteko aukera egongo da.
Uztailak 22, zapatua
- 12:30-13:00 Tortilla-lehiaketarako izen-ematea.
- 14:00 Tortillen aurkezpena.
- 16:00 Kuadrillen arteko jokoak.
- 17:00 Tortilla-lehiaketaren sari-banaketa. Euria egiten badu, jokoak eta sari-banaketa Antsonekoa plazan egingo dira.