Ibilaldian parte hartu gura dutenek whatasapp-mezu bat bidali behako dute, euren izen-abizenak adieraziz, ondoko telefono zenbakira: 605 766 473. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, derrigorrezkoa izango da txaleko islatzailea janztea eta bekoki-linterna eroatea.
Urtero erromesaldia egiten dute bizkaitar askok Begoñako Andra Maria gurtzeko, abuztuaren 15ean. Aurreko gauean martxan ipitzen dira, oinez, hamaika herritatik Begoñako basilikarainoko (Bilbo) bidea egiteko. Urdulizen Txiri-Txiri ibilaldiak antolatzen dituztenek ere horretarako zita ipini dute: Elortza plazatik (udaletxe aurrekoa) irtengo dira datorren astelehen gauen, hilaren 14an, 23:00etan; Unbetik pasatuko da ibilbidea, eta mokadutxo bat jateko aukera izango dute ibiltariek hantxe.