Urdulizko 2017ko enplegu-prestakuntzako programaren barruan, langileak prestatzeko eta, ondoren, kontratatzeko hautaketa-prozesua zabalik dauka Urdulizko Udalak. Baldintza-oinarrien arabera, kontratuak sei hilekoak izango dira. Margolari ofizialaren, igeltsero ofizialaren eta peoiaren lanpostuak daude aukeren artean. Horietan hautagai izan gura duten Urdulizen erroldatuta daudenek euren eskaerak aurkeztu beharko dituzte, beranduenez, hilaren 31n, 13:30ean.
Lan-eskaintzaren hautatze-prozesuari eta betebeharrei dagozkion azalpenak (oinarriak) lor daitezke Udalaren web atarian, udal-bulegoetan eta Uribe Kostako Behargintzaren bulegoetan. Horien arabera, deialdian parte hartu ahal izango dute ondoko gaitasun-baldintza hauek betetzen dituztenek:
- Espainiako naziotasuna izatea, Europar Batasuneko herritarra izatea edo Europako erkidegotik kanpoko atzerritarra izan ezkero, Espainian bizitzeko legezko egoitza baimena eta lan-baimena izatea.
- Hamazortzi urte beteta izatea eta derrigorrezko erretirorako adina ez izatea.
- Eginkizunak zuzen betetzeko ez gaitasunik ez izatea.
- Langabetua izatea, eta guztiz prest egotea, Lanbide Enplegurako Euskal zerbitzuan izena emanda egotea, bai eskaera aurkezterakoan zein kontratatzerakoan.
- Urdulizko udalerrian erroldatuta egotea, 2017ko urtarrilaren 1ean.
Eskabide-orria eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea abuztuaren 31n amaituko da, eguena, 13:30ean. Eskaerak eskuz eman beharra dago, astelehenetik barikura bitartean, 08:30etik 13:30era, honako leku hauetako batean:
Urdulizko Udala. Elortza plaza, 1. zenbakia, Urduliz.
Uribe Kostako Behargintza. Karabiazpi, 1. zenbakia, Berango.
info+: oinarriak
Eskariak aurkezteko, beharrezkoa da: Eskabide orria