Txirrindulari bat zauritu zen pasa den zapatuan, Urdulizen, auto batek harrapatuta. 69 urteko gizonezkoa Gurutzetako ospitalera eroan behar izan zuten. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 13:00ak aldera jazo zen, BI-634 errepidean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!