Hala, udal-arduradunek azaldu dutenez, "denbora batez @urduliz.net amaitzen diren helbide elektronikoek aktibo segituko duten arren, posta elektroniko kontu guztiak @urduliz.eus bilakatuko dira. Horrela, @urduliz.net helbide batera mezua bidaltzen duten pertsonek, helbide-aldaketaren berri ematen duen mezu automatikoa jasoko dute, denbora gutxira behin betiko aldaketa egingo dela jakinaraziz. Momentuz, bi helbideak operatibo egongo dira, baina denbora gutxi barru baliozko kontu bakarrak @urduliz.eus domeinua dutenak izango dira. Neurri hori, Udalak .eus domeinuaren hedapena sustatzeko duen konpromisoaren barruan dago, euskara gainerako hizkuntza guztien mailan jartzen eta nazioarteko aintzatespena ematen laguntzen duen tresna gisa. Horrez gain, geografiaren ikuspegitik berehala identifikatzeko aukera ematen du".