Alkoholaren kontsumoak ekar ditzakeen arriskuen berri emango dute etzi Urdulizen

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 4a, 15:39

Berbaldiaren kartela.

Juan Luis Mendivil mediku-psikiatrak berbaldia emango du etzi, eguaztenean, alkoholaren kontsumoari lotutako arriskuen gainean informazioa eskaintzeko. Hizketaldiaren goiburua "Ez egin paso" da, eta gazteengan eta "litroak" edateko ohituran zentratuko da. Berbaldia 19:00etan hasiko da, Urdulizko kultur etxean. Ekimena APS buruko osasun-zentro pribatuen elkarteak antolatu du.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun