Politika
Urduliz
2017-09-13 12:23
Gorka Martinez eta Iñaki Bilbao etxeratzea eskatu dute Urdulizen
Pasa den domekan, dozenaka lagunek adierazi zieten elkartasuna Gorka Martinez Ahedo eta Iñaki Bilbao Gaueka Urdulizko presoei, Andra Mari jaien barruan antolatutako Garagarfestan. Biak behingoz etxeratzeko eskatu zuten elkarretaratuek. Datorren abenduaren 10ean beteko dira 20 urte Martinez atxilotu eta herritik kanpo dagoenetik.
Bilbaoren kasuan, pasa den ekainaren 5ean bete ziren 19 urte. Preso biei sakabanaketa-politika ezarri zieten: A Laman (Pontevedran) eta Zueran (Zaragozan) daude, hurrenez hurren 639 eta 352 kilometrora. Bilbaok zenbait traba izan du Zuerako espetxean bisitak izateko. Martinez eta Bilbao ETAren Bizkaia komandoko kideak zirelakoan espetxeratu zituzten. Iñaki Bilbaok 2023ko ekainean beteko du zigorra.